Falangistek hil eta Otsoportilloko leizera bota zituzten herritarrak omendu dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 4a, 08:09

Irailaren lehenengo igandean egin ohi dute omenaldi ekitaldia. 1936ko altxamenduaren ostean frankistek hil eta Urbasa mendian dagoen Otsoportilloko siman bota zituzten herritarrak omendu dituzte aurten ere Sakanan.

Asko izan ziren hara bota zituzten inguru hartako eta beste batzuetako bizilagunak. Historialari batzuen ustetan, 200 bat lagun bota zituzten faxistek Otsoportilloko leizera, horietako batzuk bizirik.

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek bertan egindako ikerketetan zenbait biktimaren gorpuzkiak aurkitu dituzte.

Eneka Maiz Etxarri Aranatzeko alkateak jakitera eman duenez, Sakanako udalek akordio bat adostu dute zeinaren arabera txandaka antolatuko duten oroimen ekitaldia. Aurtengoa antolatzeko ardura Arruazu eta lakuntzako udalei egokitu zaie.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!