Asteazkenetik igandera Ezin zailagoa! Zirko Jaialdia

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 29a, 10:26

Bilboko Malas Compañías taldea.

Tutera, Uharte, Biana, Altsasu eta San Adrianen hurrenez hurren eginen dira ikuskizunak. Jaialdiaren XVI. edizio honetan lau konpainiak hartuko dute parte. 

Tutera, Uharte, Biana, Altsasu eta San Adriango udalek antolatuta eta Quiero Teatro konpainiak ekoiztuta, aurten Nafarroako Zirko Jaialdiaren XVI. edizioa eginen da abuztuaren 30etik irailaren 3 bitartean.

Asteazkenean Tuteran abiatuko da parte hartuko duten lau konpainien ibilaldia. Hurrengo egunean, ostegunean, Iruñerriko Uharte herrian izanen dira, ostiralean Bianan, larunbatean Altsasun eta igandean San Adrianen.

Emanaldi guztiak doakoak izanen dira eta arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira.

Lehenbizi Bilboko Malas compañías taldeak “Txatarra” ikuskizuna eskainiko du. 19:00etan Zaragozako D’Click taldeak “Isla”, 20:00etan Granadako Vol’e tempes taldeak “Mundos de papel” eta 20:50etan Antonio Vargasek “Vertical” flamenkoa eta oreka uztartzen dituen ikuskizuna eginen du.

Belen Alvarez Quiero Teatro konpainiako kideak jaialdiaren berri eman digu Guardasola saioan.

 

Erlazionatuak

Belen Alvarez Zirko Jaialdia

Euskalerria Irratia 2017 abu 29 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!