Fustiñanan izandako sutea itzali dute suhiltzaileek

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 21a, 10:14

Goizeko 11:00 aldera piztu zen atzo eta 14:40rako kontrolpean zuten suhiltzaileek; hektarea bat erre zen guztira, gehienbat sastrakak eta zuhaixkak.

Sute bat ere izan zen atzo Fustiñanan. Goizeko 11:00 aldera piztu zen atzo eta 14:40rako kontrolpean zuten suhiltzaileek; Tuterako eta Peraltako unitateak joan ziren, Nafarroako Gobernuaren BRIF unitateak eta Noaindik bidalitako helikoptero bat. NA-5202 errepidean izan zen.

Belar txarrak erre zirenean hasi zen sua, eta, haizeak jotzen zuenez, zuhaitz zonalde batera zabaldu zen. Hektarea bat inguru erre da, Nafarroako Gobernuaren arabera, gehienak sakabanatutako arbolak ziren eta sastrakak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!