Osasun Departamentuak irailean zabalduko du Transexualitate Unitate berria

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 18a, 11:21

Osasun Departamentuak Andraizeren esku utziko du kudeaketa, eta transexualak artatzeko eredua aldatuko du.

LGTBI+ Pertsonentzako Berdintasun Foru Legeak agindutakoari jarraituz, Osasun Departamentuak Transexualitate Unitate berria zabalduko du Irailean. Andraizek kudeatuko du. Eta transexualak artatzeko eredua aldatzea izanen du xede.

Foru Legearen oinarrietako bat identitate sexualaren autodeterminazioaren kontzeptua da, mediku azterketak eta proba psikologikoak bazterrean uztea, erreferentzia patologikoak ahanztea. Eta unitate berriak horren arabera jokatuko du.

Nolanahi ere, unitate berria zabaldu arteko epean jada indargabeturik geldituko da orain arteko protokoloa. Transexualak ez dituzte psikologoarengana eta psikiatrarengana bidaliko, orain arte Transexualitatea Artatzeko Diziplinarteko Unitateak orain arte egiten zuen bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!