Uztailaren 26an argitaratu zen deialdia Nafarroako aldizkari ofizialean eta abuztuaren 16ra arte eska daitezke.
Lau arlotan banatuko dira: laguntza humanitariorako, 170.000 euro; osasunerako, 80.000; Saharako administrazioak indartzeko, 26.750; eta Hezkuntzarako, 25.000.
Sahararena auzi politikoa da
Giza Eskubideen sailak bideratutako laguntzen parte da sail hau; iaz Saharako kanpamentuetan izan zen Nafarroako Gobernuko eta parlamentuko delegaritza bat eta orduan adostu zuten Saharako herria lagunzea.
Bi xede dauzkate laguntzek: bat, "pobreziaren kontrako borroka"; eta bi, "giza garapenaren sustapena".
Laguntzak esleitzeko kontuan izanen dituzten faktoreak honako hauek dira: besteak beste, zein den gobernuz kanpoko erakundea eta zein den haren tokian tokiko kidea; ekintza proposamena; proiektuaren egokitzapena tokiarekiko eta esku hartzearen kalitatea.
Nafarroako Gobernuak azpimarratu du "auzi politikoa" dela Saharako herriarena eta konpondu egin behar dela erreferenduma deituz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!