Espainiako Gobernuko Delegaritzaren ordezkari Carmen Albak dimisioa eman dezan exijitu du EH Bilduk. Delegaritza bera existitu beharko ez litzatekeela eta inork aukeratu ez duen organoa dela gogorarazi du Adolfo Araiz parlamentariak, PP buru duen estatuko gobernuak "apetaren arabera" aukeratu duela.
Hala, Araizen esanetan, “legealdiaren erdialdea den honetan Carmen Albak ez du inongo legitimizazio politikorik Nafaroan gertatzen ari denaz eta Nafarroako arazoez eta erabakiez hitz egiteko”.
“Badirudi bera dela erabaki behar duena zer den eta ezer ez den Nafarroan egin behar dena, eta hori amaitu egin behar da”, esan du parlamentariak.
Hatortxun, Guardia Zibila "zirika"
Hatortxu ere hizpide izan du EH Bilduko parlamentariak eta bertan Guardia Zibilak izandako jarrera kritikatu, bereziki "Altsasuko koarteletik" joandako horiena. Hatortxuko antolatzaileak zoriontzearekin bat, Guardia Zibila "probokatzen" aritu zela esan du EH Bilduk, "kontrolekin, erregistoekin eta antolakuntzaren ingurura sartu nahian".