Askatasun sexualaren aurkako delituak %34,2 hazi dira aurten

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 3a, 08:15

Nafarroan 20 bortxaketa salatu dira 2017 honetan, horietatik bost Iruñean. Beste delitu sexualak 106 izan dira, horietatik 48 Iruñean. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuak dira. 

Kezkatzeko moduko datua alde batetik, eta hein batean arduraz jokatzen ari garela erakusten duen datua ere bai. Udan bereziki, herri eta hirietako jaietan gero eta gehiago ari dira salatzen sexu eraso eta sexu abusuak. Eta ez da gehiago izaten direlako, baizik, gero eta gehiago jotzen delako salatzera. Horrek eragiten du, gero eta gehiago ezagutzen ditugula halako kasuak, garai batean ezkutuan eta isilpean gordetzen zirenak.

Bada, Espainiako Barne Ministerioak zenbait datu egin ditu publiko. Askatasun sexualaren aurkako delituak %34,2 hazi dira. Hala, 79 kasuren salaketa aurkeztetik 106 kasu izatera pasa dira. 

Nafarroako eta hiriburuko, Iruñeko datuak desglosatuko ditugu. Nafarroan 20 bortxaketa salatu dira 2017 honetan, horietatik bost Iruñean. Beste delitu sexualak 106 izan dira, horietatik 48 Iruñean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!