AHTaren lanengatik zor ziona itzuli dio Espainiak Nafarroari

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 2a, 09:28

Adif-ek, Ogasun Ministerioaren baitako sozietate publikoak atzo itzuli zion Nafarroako Gobernuari zor zion dirua. Bi urte baino gehiagoren atzerapenarekin dator itzulketa hori, izan ere, 2014an eta 2015ean itzuli beharreko kantitatea izan da orain ordaindutakoa. Castejon eta Villafranca arteko AHTren eraikuntzan egindako lanengatik Nafarroak aurreratutako dirua da 44,5 milioi euroak. 

Ordaindu dizkio Espainiako Gobernuak Nafarroakoari zor zizkion 44,5 milioi euroak, Abiadura Handiko Trenaren lanak egiteagatik aurreratutakoa da.

Adif-ek, Ogasun Ministerioaren baitako sozietate publikoak atzo itzuli zizkion Nafarroako Gobernuari zor zion dirua. Bi urte baino gehiagoren atzerapenarekin dator itzulketa hori, izan ere, 2014an eta 2015ean itzuli beharreko kantitatea izan da orain Uxue Barkosen Gobernuak jaso duena. Castejon eta Villafranca arteko Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan egindako lanengatik Nafarroak aurreratutako dirua da 44,5 milioi euroak.

2010. urtean Nafarroak eta Espainiako Gobernuak, garai hartan alderdi sozialistaren gobernuarekin, hitzarmena adostu zuten Castejon eta Eskiroz artean egin behar zen AHTaren lanak lehenbizi Nafarroak ordainduko zituela, dirua aurreratuko zuela alegia gero, bi urteren buruan Madrilek itzultzeko konpromisoarekin. Baina, halakorik ez da izan, bi urte beranduago jaso baitu aurreratutako dirua Nafarroak eta horrek eragin du 5,12 milioi euro galtzea finantza gastuen ondorioz.

Nafarroak 2015era arte aurreikusitako inbertsioaren %21 egina zuen, hau da, 80,2 milioi euro: 64 milioi euro lorateke Castejon eta Villafanca arteko lanak ordaintzeko eta 16 milioi euro expropiazioak, proiektuak egiteko gastuetarako, ikuskaritzarako eta lan zuzendaritzarako.

80,2 milioi euro horiek Nafarroak aurreratu zituen eta bi urteren buruan 35,65 milioi euro bakarrik itzuli zizkion Espainiak, eta atzo izan zen gainerako 44,5 milioi euroak itzuli zizkion eguna, bi urte beranduago.

Eta gaineratuko duguna da, Abiadura Handiko Trenaren lanek 15 kilometro baino ez dituztela eginak, inondik inora ez doan trenbidea dago eraikia. Zazpi urteotan 15 kilometro horiek egin dira soilik. Nahiz eta UPN eta PSOEren arteko akordioan 3.000 eta 4.000 euroko gastua aurreikusi zuten 214 kilometro egin ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!