Igo egin da uztailean langabezia Nafarroan. 195 pertsona gehiago daude lanik gabe eta guztira 36.133 herritar dira langabezian daudenak. Ekainetik %0,54 hazi da lanik gabe daudenen kopurua baina urte hasieratik 3.473 lagunek aurkitu dute lana eta zerrenda hori utzi dute.