Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Irakasleak kontratatzeko lehiaketa abiatu du NUPek

Euskalerria Irratia 2017-08-01 09:34   Gizartea  Nafarroa

Lau postu eskaintzen ari da: zuzenbide politikoa, gizarte lana, filologia eta hizkuntzaren didaktika. Izen ematea, abuztuaren 7ra arte.

2017-2018 ikasturtean irakasle elkartuak kontratatzeko lehiaketa abiatuko du NUPek. Abuztuaren 7ra arte aurkez daitezke eskaerak. 1,2 eta 3 kategoriakoak dira. 

Bete beharreko baldintza eta deialdiei buruzko informazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean aurki daiteke.

Eskariak unibertsitatean bertan zein legeak ezarritako tokian aurkez daitezke. Curriculum ereduak campusean bertan edota online eskura daitezke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa