Bonba hidraulikoak egiten ditu KY Steering Spain S.A (Kayaba) multinazionalak eta "aspalditik" zekien lan jaitsiera egonen zela, bonba horien eskariak behera egin baitu, LAB sindikatuak salatu duenez: "produktu berriak ekartzeko konpromisoak ez ditu bete".
Enpresak, gainera, ez du plan industrialik aurkeztu, "ez du-eta horretarako aski borondaterik izan"; orain hilabete batzuk iragarri zuen 100 langile kaleratzeko asmoa.
Horren aurrean, Orkoiengo KSS eta Ororbiako KYBSE enpresak fusionatzea proposatu du LABek;: Orobian indargetzaile ekoizpena handitzea eta Orkoingoengo langileak, antzinakotasuna aintzat hartuz, bertara joatea.
Hala, "hiru urteren buruan bi zentroetako langileak KYBSEn batuko dira". Era berean, hori egitea kaleratzeak baino merkeagoa dela esan du sindikatuak, izan ere, 100 kaleratzeek 15 milioi euroko kostua izanen lukete.