Bi orduko lanuztea eginen dute gaur Iruñerriko taxiek, 11:00etatik 13:00ak arte, praxis txarra salatu eta mugikortasun legea bete dadin eskatzeko
Nafarroako Taxi Autonomoen elkarteak deituta, aurten eginen duten bigarren lanuztea da, beste bi egin zituzten eta maiatzen eta ekainean. Lanuztea egin bitartean, elkarretaratzea ere gauzatuko dute: hori bai, kontzentrazioa ordubetekoa izanen da, 11:30etatik 12:30retara, armadaren etorbidean.
VTC ibilgailuei dagokienen araudia betetzea eskatzen duten taxistek. Eta zeintzuk dira horiek, bada, gidaria duten alokairuzko ibilgailuak. Esaterako, limutaxiak edota Uber-en gisako negozioak.
Zer dio legeak?
Legeak dio 30 taxiko VTC ibilgailu bat izan behar dela; taxistek salatu dute, aldiz, hori ez dela betezen. Era berean, auto horiek ezin dute inor hartu bide publikoan, eta hartu hartzen dituzte bidaiariak. Gainera, erabiltzeko, derrigorrezkoa da aldez aurreko kontratazioa egitea eta, salatu dutenez, maiz unean bertan egiten da.
Bestalde, ibilgailu hauek ez dute bereizgailu homogenizaturik eta, lanuztea deitu dutenen irudiko, izan beharko lukete.
Ekonomia konpartitua, bai; negozioa, ez
Taxi gidariak ez daude konpartitutako ekonomian oinarritutako zerbitzuen kontra, azaldu dutenez, alegia, diru irabazia xede ez duten horien aurka, blablacarrekiko esaterako; bai, ordea, auto elkarbanatzearen aitzakian legeari ixkin eginda lan egiten duten horien kontra.