Zainketa intentsiboetako unitatean dago Eugiko gazte bat Elizondoko bestetan borrokaldi bat izan eta gero

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 26a, 10:02

Kolpe bat hartu zuen buruan eta induzitutako koman dago. Foruzaingoak 21 urteko bi gazte atxilotu ditu: bat, Arren eta bestea, Iruñerrian.

Larri dago Eugiko 28 urteko gazte bat, Elizondoko bestetan, liskar bat egon zenean, kolpea hartu baitzuen buruan: traumatismo kraneoenzefalikoa dauka eta mandibula hautsia. Oraindik ez dago gertaeraren inguruko informazio argirik. 

Foruzaingoak bi gazte atxilotu ditu, borrokaldiarekin lotura izan dezaketelakoan: bat, Arrekoa eta bestea, Iruñekoa. 21 urte dauzkate biek. Horrez gainera, ikerketa abiatu du Poliziak gertatutakoa argitu asmotan, bideo irudiak biltzen ari da orain eta lekukoen bila. 

Elizondoko foruen plazan izan zen liskarra, kalezulo batean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!