Enplegu eta formaziorako erreferentzia gunea izanen da Burlatako 'Iturrondo' zentroa

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 26a, 09:23

Bertara lekualdatuko dituzte Arrotxapeko eta Yamagutxiko zentroak, bai eta zabalguneko agentziaren parte bat ere.

Burlatako Iturrondo zentroa erreferentziazko gunea izanen da 2018ko azarotik aurrera: bertan eskainiko ditu Nafarroako gobrnuak enplegu eta formakuntza zerbitzuak, hiru milioi euroko inbertsioa eginda.

Enplegu agentzia berria izatea. Horixe Iturrondok izanen duen funtzioa. Bertara lekualdatuko dituzte Arrotxapeko eta Yamagutxiko zentroak, bai eta Zabalguneko agentziaren parte bat ere.

Helburuak hauexek: arreta pertsonalizatuak gora egitea; ekintzaileentzako zerbitzuak; orientazioa,; bitartekaritza; eta zerbitzuak bateratzea.

Iragarri duetenez, enplegu arlora 500 lagun joanen dira egunero eta beste 100 pertsonek formakuntza saioak izanen dituzte. Langileei dagokienez, hirukoiztu eginen du kopurua Nafarroako Gobernuak: 30 dira egun eta 90 izanen dira zentro berrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!