Iruñeak bisita gidatuak eskainiko ditu egunero, irailaren 3ra arte, hiriaren ondarea, historia, harresiak eta Ziudadela ezagutarazteko. Lehenengo bisita gaur goizean izan da, astelehenarekin, eta ia hogei lagunek ezagutu dute Iruñearen Historia harresien artean. Portalapea etxartea, San Zernin eliza, Kontuen Ganbera eta Katedrala bisitatu dituzte.
Bisita gidatu hau astelehenetik igandera errepikatuko da, 10:30ean, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman daiteke Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan. Prezioa 5,50 eurokoa da, pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat doan. Pamplona-Iruña card txartelarekin sarrerak 5 euro balio du. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez, bisita egin ahal izateko.
Uztailean, Iruña: historia harresien artean izenekoaz gain, beste bi bisita gidatu eskainiko dira. Bidaia bastioien barnealdeetara ere egunero da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egiten du: Redíngo Bastioa, Guadalupekoa eta Labritekoa, Barbazan ingurabidetik igarota. Prezioa 4,50 eurokoa da (Pamplona-Iruña card txartelarekin 4 euro), pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat, doan. Ziudadelako sekretuak, bestalde, ostegunetik igandera da, 20:00etan. Prezioa ere 4,50 eurokoa da (Pamplona-Iruña card txartelarekin,4 euro), pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat, doan. Honako toki hauek ezagutuko dira: Ziudadelako guardia-gorputza, kaserna, arma plaza, kasamata, antzinako kapera, poterna eta Laguntza atea.
Bi bisitetarako izena eman daiteke Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan. Sarrerak Turismo Bulegoan jaso beharko dira, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Igande arratsaldetako bisiten sarrerak aldez aurretik jaso beharko dira, bulegoa igande arratsaldean itxita baitago.
Bisita gidatuak. 2017ko uda. Uztaila.
IRUÑA: HISTORIA HARRESIEN ARTEAN (GAZTELANIAZ)
- Ordua: 10:30
- Egunak: astelehenetik igandera
- Prezioa: 5,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona – Iruña card txartelarekin: 5 €
- Abiapuntua: Turismo Bulegoko atea
- Iraupena: Ordubete eta 30 minutu, gutxi gorabehera
- Ibilbidea: Udaletxea – Portalapeko etxartea – San Saturnino eliza – Kontuen Ganbera – San Frantzisko plaza – Kontseiluko plaza – Gazteluko plaza – Katedrala
- Oharra: Sarrera horrekin, Gotorlekuen Interpretazio Zentroa merkeago bisitatzeko aukera dago. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
- Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan.
BIDAIA BASTIOIEN BARNEALDEETARA (GAZTELANIAZ)
- Ordua: 18:30
- Egunak: astelehenetik igandera
- Prezioa: 4,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona – Iruña card txartelarekin: 4 €
- Abiapuntua: Zaldi Zuria
- Ibilbidea: Redíngo Bastioia – Guadalupeko Bastioia (sarrera) – Barbazan ingurabidea – Labriten Bastioia (sarrera).
- Iraupena: Ordubete eta 20 minutu, gutxi gorabehera
- Oharra: gomendagarria da oinetako erosoak eta linterna txiki bat eramatea. Euririk eginez gero, bisita bertan behera geratuko da. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez.
- Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan edo 948 420 700 telefonoan.
ZIUDADELAKO SEKRETUAK
- Ordua: 20:00
- Egunak: ostegunetik igandera
- Prezioa: 4,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona – Iruña card txartelarekin: 4 €
- Abiapuntua: guardia-gorputzaren ataria (Armada etorbideko sarrera)
- Iraupena: Ordubete eta 20 minutu, gutxi gorabehera
- Ibilbidea: Guardia-gorputza – Kaserna – Arma plaza – Kasamata – Antzinako kapera – Poterna – Laguntza atea
- Oharra: 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
- Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es helbidean edo 948 420 700 telefonoan.
Sarrerak Turismo Bulegoan jaso beharko dira, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Igande arratsaldetako bisiten sarrerak aldez aurretik jaso beharko dira, bulegoa igande arratsaldean itxita baitago.