Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik 14 urteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezko bati

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 20a, 14:39

Joan den maiatzean bi adingaberi eraso sexuala egiteagatik hamalau urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta kalte-ordaina ezarri diote 20 urteko gizonezko bati.

Hamalau urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, bi adingaberi eraso sexistak egiteagatik.

Iruñeko 20 urteko gizona da akusatua eta Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak kondenatu egin du eraso sexual horiek egietagatik.

Bi adingaberi egin zizkien eraso sexual horiek, eta gainera mehatxatu egin zituen deus konta ez zezaten.

Espetxe zigorra ezarri diote orain egindakoarengatik eta 5.000 euro eta 15.000 euro ordaindu beharko dizkie adingabeei sortutako min moralarengatik.

Ministerio Fiskalak 27 urteko espetxe zigorra eskatua zuen bi delitu sexualengatik, beste bi urte eskatu zituen mehatxuengatik eta beste bat lapurreta egiteagatik. Defentsak bere aldetik, absoluzioa zuen eskatua.

Eraso horiek egin zituela esateko froga nahikoa duela dio epaileak, biktimek identifikatu zutelako, bideo grabazio bat badagoelako eta emakumearen atorrean hartutako frogek gizonezkoaren DNAarekin bat datozelako, besteak beste.

Maiatzaren 15ean izan ziren sexu eraso horiek. Diskoteka baten kanpoaldean, gizonezkoa 16 urteko emakumearengana hurbildu zen eta bere kotxeraino joatera behartu zuen. Sanduzelai auzoraino eraman zuen baina eta portal batean egin zion eraso. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!