Motor gidari bat hil zen bart gauean San Kirstobal gotorlekuko errepidean gertatutako istripu batean. 06:46ean, dei bat jaso du Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek, gorpu bat aurkitu duela zioen pertsona batena. Hildakoa 19 urteko irurtzundar bat da; motorra errepidetik atera zen, eta ezponda bat jo zuen. Bart gauen gertatu zen istripua, baina ez da handik inor pasatu gaur goizera arte.
Nafarroako foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.