Nafarroa Alemaniarekin gertuago izanen da azarotik aurrera. Frankfut hiriarekin astero zortzi hegaldi izanen ditu Iruñeak. Joaneko lau hegaldi eta itzulerarako beste lau. LH118 hegaldia astelehen, asteazken, ostiral eta igandean irtengo da Frankfurtetik, 09:30ean, eta 11:30ean iritsiko da Iruñera. Bueltako hegaldia, LH119, egun beretan irtengo da Iruñetik, 12:20ean, eta 14:30ean lurreratuko da Alemanian.
Lufthansa konpainiak gertutatuko ditu Noaingo aireportua eta Frankfurrekoa. Turismoa erakartzeko onuragarria izateaz gainera, estrategikoki ere apustu garrantzitsua dela esan du Garapen Ekonomikorako presidenteordeak.
LH.com webgunearen bitartez eskuratu daitezke dagoeneko hegaldi horiek. Euskalerria irratian proba egin dugu, azaroan bertan igandetik igandera zenbat ordaindu beharko genukeen ikusteko, eta 234 euroan egin daiteke joan etorria, Alemanian astebeteko egonaldia egiteko.