Espainiako Kontu Auzitegia berriz ere txosten eske "ez dagokion eskumen bat hartu nahian"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 19a, 08:25

Oraingoan Nafarroako Gobernuari egin dion eskaeran, 2014. Urtetik aurrerako datu ekonomikoen txostenak. Kontu publikoen ikuskaritza egin nahi du, nahiz eta jakin,Nafarroan eskumen hori Kontuen Ganberarena dela. 

Nafarroako Autogobernuari izkin egin eta berriz ere Kontu Auzitegiak eskaera egin du Nafarroako finantzak ikuskatzeko.

Oraingoan Nafarroako Gobernuari egin dion eskaeran, 2014. Urtetik aurrerako datu ekonomikoen txostenak. Kontu publikoen ikuskaritza egin nahi du, nahiz eta jakin,Nafarroan eskumen hori Kontuen Ganberarena dela. Finantza publikoen ikuskaritza esklusibitatean egiten du Kontuen Ganberak, Nafarroak duen autogobernuari esker.

Ramon Alvarez de Miranda Kontu Auzitegiko fiskalizatzaileen presidenteak idatzizko gutuna helarazi dio pasa den uztailaren 4an Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosi. Plan ekonomiko-finantziarioak azertu nahi dituzte 2014. Urtetik hasita. Aurrekontuen informazioa eta aurrekontuen egonkortasun legea betetzen dela ziurtatzeko azterketa egin nahi dutela nabarmendu du Alvarez de Mirandak gutxun horretan.

Ez da lehen aldia halako eskaera egiten dutena. Joan den martxoaren 30ean, Nafarroako Ogasun kontseilariak, Mikel Aranburuk erantzun zien Nafarroako kontu ekonomikoak eta finantzazkoak Kontuen  Ganberak aztertu eta ikuskatzen dituela, eta hori egiteko baimena duen bakarra dela ere argi utzi zioten Kontuen Auzitegiari.

Uztailaren 14ko sinadura duen testua igorri du Asun Olaetxeak, Kontuen Ganberako presidenteak Parlamentura. Bertan azaltzen du, eskumen kontua dela ezbaina dagoena. Espainiak Nafarroarekin adostuta duen Amejoramenduari esker, Foru hobekuntzari esker du erkidegoak eskumen osoa kontu publikoak Kontuen Ganberaren bidez ikuskatzeko ardura. Eta gaineratu du idatzi horretan Olaetxeak, Espainiari eta Nafarroari dagokiola gaiari irtenbide ematea, erakundeen arteko kolaborazio baten bidez.

Badakizue gaia zenbait hilabetetik hona datorrela. Joan den martxoaren 30ean El Pais egunkarian irakurri genuen Nafarroako Gobernua desobedientziaren bidez ari zela jokatzen Kontu Auzitegiari ez ziolako txostenik helarazi nahi informazio ekonomikoarekin. Orduan piztu zen polemika. Eta Gobernuak argi esan du, ez dela desobedientzia kontua eskumen kontua baizik. Oraingoan, beste eskaera bat iritsi da Kontu Auzitegitik, eta erantzuna berbera izan da. Kontuen Ganberarena da eskumena Nafarroako kontu publikoak eta finantziarioak aztertu eta ikuskatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!