Hiru emakumeri eraso diete asteburuan Iruñean. Biktimetako bat zortzi hilabeteko dago haurdun. Hiru gizonezko atxilotu dituzte.
Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu asteburuan, bikotekideei edo bikotekide ohiei eraso egin izana leporatuta.
Horietako batean, erasoa jasan duen emakumea zortzi hilabeteko dago haurdun, Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Beste kasuetako batean, agenteek droga eta horren salmentarako hainbat tresna (baskulak, poltsak...) topatu zituzten etxebizitzaren barruan, eta, hori dela eta, drogarekin trafikatzea ere egotzi diote.