Lan istripuak salatu dituzte eta prebentzioan inbertsio gehiago eskatu

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 17a, 14:07

ELA, LAB, STEILAS, ESK, ENHE, HIRU eta CGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Euskal Herrian izan diren lau heriotza salatzeko. 

Euskal Herrian azken hamar egunotan lan istripuz hil dira lau behargin. Prekarietatearen ondorioak jasan dituztela salatu dute gaur sindikatuek kalean. ELA, LAB, ESK, STEILAS, ENHE eta CGT “Lan istripurik ez” goiburuarekin elkartu dira kalean protesta egitera. Lan baldintzak gero eta gutxiago, prekarietatea gero eta zabalduago eta desinbertsioa nagusi enpresetan. Horixe nabarmendu du ELA sindikatuko Andoni Larraldek, Lan Osasun Arloko kideak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!