Atzera bota dute Uxue Barkosen aurka dieten auziagatik aurkeztutako salaketa. Geroa Baik ontzat jo du Espainiako Kontuen Auzitegiaren erabakia, eta nabarmendu du horrek frogatzen duela Barkosen aurkako salaketak "gezurrezkoak" zirela.
Iruñeko zinegotzi eta Espainiako Kongresuko diputatu izanik, Madrilen zela Iruñean egindako bilerengatik 208.000 euro kobratu izana leporatzen dio Barkosi Justitia et Veritas elkarteak. Barkosek eta Geroa Baik gezurtatu egin dute hasieratik halakorik, eta auzitegiek arrazoi eman diete.