Bi aukera mahai gainean AHTrako: Euskal Yrekin lotura Ezkiotik edo Gasteiztik

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 13a, 11:17

Abiadura Handiko Trenaren inguruan bilera izan zuten atzo Madrilen. Arg: eitb.eus

Garapen Ekonomikorako presidenteordea atzo batzartu zen Madrilen Sustapen Ministroarekin. Ezkiotik pasatzea edo Gasteizti egitea Euskal Y-rekin lotura. Bi aukera horiek daude aztergai. 

Nafarroa 'Euskal Y'rekin lotzeko bi aukera jarri dituzte mahai gainean. Espainiako Gobernuak, Nafarroakoak eta Jaurlaritzak aztertzen jarraituko dute Nafarroa 'Euskal Y'rekin nola lotu, izan ere, bi aukera posible ikusten dituzte: alde batetik, Iruñea eta Gasteiz zuzenean lotzea edo beste alde batetik, Ezkiotik bideratzea.

Bataren eta bestearen artean desberdintasun ugari daude. Alde batetik zein herri eta zein inguru zeharkatuko lituzkeen, eta bestetik, ekonomikoa. Hain zuzen ere, Gipuzkoatik egiteko 1.670 milioi euroko kostua izanen luke, hori BEZa kontuan hartu gabe, eta modu horretan Aralar mendizerra saihestu egin beharko luke.Beste aukera, zuzenean Arabako hiriburura doana litzateke, merkeagoa izanen litzatekeena, 720 milioi euro inguru hain zuzen ere.

Sustapen ministroak, Iñigo de la Sernak esan du 2017ko amaiera arte ez direla loturaren lanak hasiko, orduan jakinen baitu Espainiako Gobernuak mahai gainean dauden bi proiektuen bideragarritasuna zein den. Izan ere, De la Serna ministroak esan du bileraren "helburua akordio batera iristea" bazen ere, bi aukerak "bizirik" uztea erabaki dutela, bien bideragarritasun txostenak egiteko eta onena zein den ikusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!