Sanferminak 2017

Billabesa gidari bati eraso egiteagatik lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 12a, 12:06

Atzo gertatu zen, 01:05ean. Billabesa geldi zegoen, baina zigortutakoa tematu zen, barrura sartu asmoz; gidariak utzi ez, eta orduan haren kontra egin zuen gizonak.

Billabesa gidari bati eraso egiteagatik lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati. Atzo gertatu zen, 01:05ean, Zaragoza etorbidean. Billabesa geldi zegoen, baina zigortutakoa tematu zen, barrura sartu asmoz; gidariak utzi ez, eta, orduan, haren kontra egin zuen gizonak.

Auzipetuak gertatutakoa onartu egin du, eta, beraz, hasieran Fiskaltzak eskatutako zigorraren halako heren bat baino ez du bete beharko. 

Guztira 6.984 euroko isuna eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Instrukzio epaitegiaren bigarren gelak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!