Etxera bueltan zihoazela gertatu zen, atzo, asteartearkein: 11 gazte identifikatu zituen Espainiako Poliziak, altsasuarrak denak. Aurretik ere beste gazte batzuk geratu zituztela jakinarazi dute gazteek. Aldarrikapenak zeuzkaten kamisetak eta eranskailuak zeramatzatelako gelditu zituzten.
11 gazte horiei ez zieten isunik jarri, haatik, igandean identifikatutako hiru gazteri 600 euroko zigorra jarriko zietela esan zien Poliziak, "legez kanpoko mezuak" eramatea egotzita, Altsasukoak aske zioen kamiseta jantzita izateagatik.
Altsasuko gazteek diote aurretik best gazte batzuk izan direla akosatuak ta identifikatuak.Bus-geltokia gehikeri-polizialen eremu bihurtu da
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) 11 de juliol de 2017
Altsasukoen aldeko elkarretaratzea
Altsasuko auzian auzipetutako gazteei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute, etzi, 14an, 17:30ean, Gazteluko plazan. Fiskaltzak 62, 50 eta 12 urteko zigorrak eskatzen ditu haientzat.