Sanferminetako salaketek behera egin dute %12an, 2016ko datuak aintzat hartuta: 1.062 inguru izan dira, gehienak, 686, lapurretekin lotutakoak, hau da %65a.
Uztailaren 7an izan da salaketa gehien, hain justu, 257 salaketari erantzun diete, Polizia iturrien arabera.
Indarkeriarik gabeko ebaspenei loturikoak dira salaketa gehienak eta gutxi dira indarra erabilita izandako lapurketa. Zehatzago esanda: 47 salaketa daude indarra erabilitako lapurketa dela-eta eta 34 biolentziaz egindako ebaspenengatik.
Lesioak eta kalteak medio izan dira gainontzeko salaketa guztiak, 33 eta 22, hurrenez hurren.