Sanferminak 2017

Garbia eta adarkaturik gabea

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 12a, 11:40

Victoriano del Ríokoek adarkaturik gabeko entzierroa osatu dute 2 minutu eta 17 segunduan, baina bederatzi pertsona eraman dituzte ospitalera, kolpeak medio. Entzun, Haritz Pascual kazetariaren kronika.

Garbia, azkarra eta ezbehar handirik gabea. Halakoxea izan da Victoriano del Ríokoek osatutako entzierroa. Ez da adarkaturik izan, bederatzi pertsona ospitalean artatu dituzten arren, lesioak medio. 

Azkar igo dute Santo Domingoko malda zezenek, joaldunen gerizpean. Arrisku unea, Iruñeko Udaletxeko plazara iritsita: lasterkari bat lurrera erori da eta samalda gainetik pasatzeko aukera begi bistakoa izan da; azkenean, baina, lurretik altxatzea lortu du. 

Mercaderesaera iritsita, zezenek aurrea hartu diete joaldunei, eta bihurgunea pasata, Estafetarantz abiatu dira abiada bizian. Bertan hainbat eroriko izan dira, erritmo azkarrean igaro baitute kalea eta makina bat lasterkarik ezin izan diote erritmoari eutsi.

Luzatu egin da saldoa kalean gora egin ahala, eta, bitartean, korrikalariak ere gogor aritu dira euren artean, zein baino zein, adar aurreko tartea nork aurkituko. 

Telefonikan zenbait ekinaldi egotearren, ez da adarkaturik egon eta pauso lasaian sartu dira zezenak kailejoian. 

Bederatzi lagun, ospitalera

Kolpeen ondorioz, larrialdi zerbitzuek bederatzi pertsona eraman dituzte. Gehienak, zazpi, hain justu, Telefonica aldetik, zortzigarren bat, Espoz y Minatik eta bederatzigarrena, Santo Domingotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!