Sanferminak 2017

Atentatu terrorista irudikatzeko itxurak egitea egotzita gizon bat atxilotu dute

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 11a, 12:53

Bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote eta Iruñetik bota dute, hamasei hilabeterako.

Bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, eta Iruñetik bota dute, atentatu yihadista irudikatzeko itxurak egitea leporatuta.

Desordena publikoa egotzita, hamasei hilabetez kanporatuko dute iruñetik.  Yanguas y Miranda kalean izan zen, su bestak bota bitartean, 23:15ean.

Motxila bat atera zuen, lurrean utzi eta aparatu bat eskuan hartuta, oihu egin zuen. Bertan zeuden familiek korrika alde egin zuten, eta, polizia iturrien arabera, izua zabaldu zen.

Foruzaingoak atxilo eraman zuen gizona: esku artean metxero bat baino ez zeukan eta motxila ere hutsik zegoen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!