Korrikaldi bizia osatu dute jadill ganadyutegiko zezenek, bi moinutu eta hamabi hamaihiru segundu behar izan dituzte ibibideko 875 metroak igarotzeko. Tartean ,berri ona: exz da adarkaturik izan. Bi ospitaleratu izan dira, kolpeak medio. Garezurrean hartutako kolpeengatik eraman dituzte ospitalera.
Hiru zezen beltzek hartu dute lasterketaren aurrekaledea, erritmoa markatutz; gainera, entzierroak aurrera egin ahala, buru jarri dira lasterketan, Santo Domingo gainditu bezain pronto eta ataka estuan jarri dituzte korrikarako prest zeuden gazteak, izan ere, sekula baino biziagoa izan da erritmoa eta askok erritmoa segi ezinik ibili dira.
Udaletxeko parte gaindituta, laugarren zezen batek bat egin du gainontzeko ikatz koloreko hiru zezenekin. Eta orduntxe bizi izan da une estuenetatiko bat. Korrikalari bat Mercaderesen hesiaren kontra geratu da, orduantxe kolpetik eta tupustean zezen beltz bat haren kontra joan da, eta gero, beste zezen batek airera eraman du.
Estafeta aviada bizian pasa dute lau zezenek, lasterketa azkarrean eta korrikalariek apenas egin ahal izan dute korrikaldiren bat. Samalda luzatu egin da azkenean eta ezbehar berezirik gabe sartu da kailejoian.