Sanferminak 2017

Maria Solana: "Araua beteta eta udalaren gehiengoaren babesarekin jarri zuten ikurrina; ni ere horren alde"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 10a, 10:28

Maria Solana izan da Sanfermintza saioan.

Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan izan da Gobernuko bozeramale Maria Solana. "Ikurrina gehiengoak nahi izan duelako jarri dute udaletxeko balkoian; ni ere aniztasun horren aldekoa naiz", esan du. 

Araudiak hala jasotzen duelako eta udaleko gehiengoaren babesean jarri dute 2017ko sanferminetan Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina. Hala hitz egin du Maria Solana Gobernuko bozeramaleak Euskalerria Irratiko mikrofonoen aurrean. Sanfermintza saioan esan du bera ere ikurrina jartzearen aldeko dela. 

Segurtasunaz ere galdetu diogu. Azken urteetan baino polizia gehiago ikusten da Iruñeko kaleetan, kolore guztietakoak, baita Frantziatik etorritako jendarmeria ere. 3.500 agente guztira. Beharrezkoa al da halako despliegerik? Solanak esan du Europan bizi den egoerari begiratuta dagoela horrenbesteko polizia kaleetan. "Eraso terroristak izaten ari dira eta Iruñea eta bereziki sanferminak izan zitezkeen eraso horien toki, hori ekiditeko baliagarria izan daiteke indar polizialak izatea", azaldu du. 

Poliziez gainera hirian barna beste zenbait muga ere ikusten ditugu, errepideetan batez ere. Alde Zaharrean ez dago sartzerik inola ere autoz. Horrekin egin nahi izan dutena da, oinezkoei lehentasuna eman eta bide seguruagoak sortu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!