'Altsasukoak Aske' dioen kamiseta eramateagatik zigortuak

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 10a, 09:47

Altsasun egindako azken elkarretaratzea sanferminetan gertatutakoa salatzeko. Arg: @entzunaltsasu

Elastiko txuria, Altsasukoak Aske dioen elkartasun mezuarekin. Horixe darama jende askok soinean sanferminetan. Altsasuko hiru gazteri identifikatzeko eskatu eta 600 euroko isuna jarri die Espainiako poliziak "legez kanpoko" kamiseta hori eramateagatik. 

Igandea. Goizeko 8:30ak. Altsasuko hiru gazte sanferminetaz gozatzen ari ziren. Horietako batek soinean Altsasukoak Aske dioen elastikoa darama. Espainiako polizia gerturatu eta hiruak identifikatzeaz gainera "mehatxatu" egin zituztela salatu dute hiru gazteek. "Zuek denok terroristak zarete, beti elkarrekin zabiltzate" esan zieten. Eta kamiseta hori "legez kanpokoa" zela ohartarazi zien polizietako batek. 600 euroko isuna jarri zieten horregatik. 

"Elkartasuna ez da delitua" horixe islatu zuten Altsasun elkarretaratzean atzo bertan. Hiru herritarrek kamiseta eramategatik jasandako "mehatxu eta zigorrengatik" kalera irten ziren hainbat bizilagun. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!