Sanferminak 2017

Hiru adarkatu utzi ditu Cebada Gagok

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 7a, 13:28

Argazkia: Cebada Gago ganadutegiko zezenak, gaurko entzierroan. / eitb.eus

Santo Domingoko maldan eta udaletxeko plazan harrapatu dituzte horietako bi, Estafetan bestea. Arin zaurituta daude lehenengo biak eta larriago Estafetakoa.

Entzierroan: hiru adarkatu izan dira gaur. Santo Domingoko eta udaletxeko plazan maldan harrapatu dituzte horietako bi:  Bat toraxean eta bestea barrabil zorroan. Nafarroako Ospitale Gunetik emandako informazioaren arabera. Hirugarrena Estafetan harrapatu dute. Larri dago azken hori, Estafetan harrapatu dutena. Adarra izterrean sartu dio-eta piztiak. Gizona iruindarra da, 46 urtekoa eta F.A.T siglak dauzka haren deiturak. Erortzerakoan, gainera, lurraren kontra jota, kontusioa egin du.

Arin dauden beste biak estatubatuarrak dira: EH, 35 urtekoa, toraxean zauritua izan dena eta AP 29koa, barrabil zorroan harrapatutakoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!