Sanferminak 2017

DYAko kideek piztu dute suziria

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 6a, 11:37

DYAko kideek piztuko dute txupinazoa, Paula Ramirez eta Maria Calado boluntarioek, hain justu. Manu Txueka DYAko boluntarioak esan du talde zabala prest dutela sanferminetarako: anbulantziak, kalerako aparatuak...

"Kasu honetan, egonen dira hor goian -txupinazoa botako dutenak- eta beste denak, behean, gure sostengu guztia eskaintzeko", esan du Manu Txueka DYAko boluntarioak. 

Sanferminetan DYAko kide andana egonen da lanean: "Anbulantzietan, larrialdietako materialarekin, kale, mendi eta errepide ekipamendua....".

40 urte beteko ditu DYAk, hain justu, eta ibilbide bat omendu nahi dutela adierazi du, halaber, Joseba Asiron Iruñeko alkateak. 700 boluntario ibiltzen dira DYAren bueltan, eta urteak daramatzate lanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!