Uztailaren 7tik 14 Euskalerria Irratiak magazina egiten ari da Alde Zaharraren bihotzetik, O plazatik, zuzen zuzenean, 12:00etatik 14:00etara, Herri Sanferminak Plataformarekin eta Xaloa Telebistarekin elkarlanean.
Herri Sanderminak Plataformak O plazan gunean dauka, eta hango oholtzan egiten dute saioa Pello Argiñarena, Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta kazetariak. Xaloa Telebistak grabatu, eta arratsaldean pantailaratzen du.
Makina bat pertsona ezagun pasako dira Euskalerria Irratitik: Oier Sanjurjo Osasunako kapitaina, Maria Solana Hezkuntza kontseilaria, Joseba Asiron alkatea, Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea, Ivan Jimenez eta Josu Chueca historialariak, Fermin Erbiti idazlea, La Txula Potra rap abeslaria eta Zaloa Basabe berdintasun teknikaria.
Horrez gainera, egunero herri mugimenduetako ordezkariak izaten dira: peñetako kideak, Herri Sanferminak, Txirikorda, Karrikiri, Katakrak, Zaldiko Maldiko... eta zuzeneko musika ere egunero izaten da.