"Egunerokotasunean emakume bezala gizarteratuak izan garenok eta subjektu disidenteok pairatzen ditugun indarkeriei aurre egitera gatoz: bereziki tabernetan, txoznetan, kontzertuetan, jai eremuetan... eta bizi eta okupatzen ditugun eremu guztietan ematen direnak", esan zuten atzo Farrukas eragileko kideek, mobilizazioa amaituta.
Beldurra aldez aldatuko dugu! ohiko leloari Heteropatriarkatuari intsumisioa! gaineratu diote aurten, eta intsumisioaren ideiari tiraka egituratu dute diskurtsoa: "Kaleak beltzez jantzi ditugu intsumisoak garela oihukatzeko! Pasibitateari intsumisak! Intsumisak heteroarauarekin bat egiten duen desira eta subjektuak eraikitzeari! Erruduntasunari intsumisak!".
Hala, autodefentsa feministaren aldeko apustua berretsi dute, laugarren urtez.