Etxabakoizen aurreikusia zegoen AHTrako geltokia berriz planteatu behar dela dio Nasuvinsak

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 4a, 09:04

"Zaharkitua dago eta Etxabakoiz auzoak behar duen planteamentutik urrun gelditzen da", nabarmendu du Gobernuko hirigintza sozietati publikoak. 

Iruñeko geltokiaren hirigintza proiektua moteltzea proposatu dute. Esan dute, 2010eko udalerriz gaindiko plana egungo egoerara egokitu behar dela.

Nafarroako Gobernuko hirigintza sozietate publikoak gaineratu du 2010eko udalez gaindiko plana zaharkitua gelditu dela. Etxabakoiz auzorako beharrak zeintzuk diren aztertu beharko liratele, izan ere, proposamen hartan 9.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zen. Nasuvinsak aitortu du hori ez dela egun duen beharra auzoak eta planaren garapena bideragarria izateko beste bat egiteko beharra dagoela uste du.

2010eko urtarrilean onartutalp planak 2,3 milioi metro koadri hartu zituen: Iruñeko, Zizurko eta Zizur Nagusiko udalerriei eragiten zien. Esparru gehienean eraikitzeko aukera barnebiltzne zen.

9.000 etxebizitza guztira: 4.000 merkatu librean saltzeko, 2.600 gobernuak tasatutako salneurrian saltzeko eta 2.250 babes ofizialekoak lirateke. Eta hori eginen balitz orain, gutxienez 15 urte beharko lirateke etxebizitza horiek guztiak saldu ahal izateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!