Entzierroko ibilbideko sarbideak kontrolatuta egonen dira 07:15etatik aurrera: segurtasun neurriak ezarri eta ibilbidetik aterako dituzte korrika egiteko moduan ez dauden pertsona horiek. Hala, korrika egin nahi dutenek baino ezin izanen dute bertan egon.
Bestalde, zirkulazio aldaketak ere egonen dira, oinezkoek eta garraoi publikoak izanen baitute lehentasuna. Esaterako Navas de Tolosa eta Gipuzkoa etorbidetik ezin izanen dute pasa ibilgailu pribatuek. Bestalde, zirkulazio norabidea aldatuko da Sandoval, Paulino Caballero eta Teobaldo kaleetan. Era berean, hainbat kale moztuko dituzte Zabalgunean eta Alde Zaharrean.
Aparkalekuei dagokienez, Alde Zaharreko bizilagunentzat erreserbatuta egonen da Gas ikuiluen inguruko parkinga.