Nafarroako kontuak ikuskatzeko ardura ez da Espainiako Auzitegiarena

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 30a, 07:50

Espainiako Kontuen Auzitegiak 2014 eta 2015eko kontuen dokumentazioa eskatu dio Nafarroako Gobernuari baina horretarako eskumenik ez duela iritzita ez dio halakorik igorri. Nafarroako Kontuen Ganberarena da eskumena.

Nafarroako Kontuen Ganberak ikuskatzen ditu erkidegoko kontuak. Horretarako ardura eta eskuduntza du Nafarroako autogobernuari esker. Nafarroako Autogobernua eta horrek Gobernuari eskaintzen dizkion aukerak baliatu ditu Mikel Aranburu Ogasun Kontseilariak Espainiako Kontuen Auzitegiak egindako informazio eskaera bati uko egiteko.

2014 eta 2015 urteetako Nafarroako Kontu Orokorren dokumentazioa da eskatu duena Espainiako Kontuen Auzitegiak kontu horiek ikuskatzeko asmoarekin.

Ezezkoa iritsi zaio Gobernuarengandik. Izan ere, Nafarroako Kontuak Kontuen Ganberak ikuskatzen ditu, berak baitu horretarako eskumena eta Autogobernua baliatuta, ez duelako Nafarroak betebeharren artean Espainiako Kontuen Auzitegiari halakorik aurkezteko.

Kontuen Auzitegi horrek gaur du osoko bilkura eta formalki erabakiko du Fiskaltzara gaia bideratzea edo ez. Desobedientzia delitua egon daitekeela uste du Kontuen Auzitegiak eta hori hala den erabakitzeko Fiskaltzaren esku utziko luke gaia.

Aranburu kontseilariaren arrazoia dokumentazio hori ez bideratzeko, izan da, Espainiako Kontuen Auzitegia ez dela eskuduntza duena halakoak ikuskatzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!