Eurodiputatuekin agerraldia eginen dute goiz erdi aldera. Marina Albiol Izquierda-Unidakoa, Eusko Alderdi Jeltzaleko Izaskun Bilbao, Podemoseko Xabier Benito eta EH Bilduko Iosu Juaristi izanen dira. Batzuk, agerraldian hartuko dute parte eta hartuko ez dutenek ezin izanen direlako egon baina babesa helarazi diete Altsasuko auzian dauden gazteen gurasoei.
Eguerdian bileran bildu dira eurodiputatuekin.
Arratsaldean ere jardunaldi zenbait dituzte prest. Hiruretan hasiko dira. Besteak beste Jaione Karrera Altsasuko Auzian dauden gazte batzuetako abokatua da eta beste abokatu eta justizia arloko jendeak hartuko du parte.
Kazetariak, sare sozialetan aditua den jendea, abeslariak… izanen dira jardunaldiaren amaieran, hausnarketak egiten.