Muskilda otsagiarrena da eta ez Elizarena

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 29a, 08:08

Muskilda ermita Otsagabian.

>Epaileak ebatzi du Muskildako ermita eta inguruko eremua Otsagikoena dela eta ez Eliz barrutiarena. 
>Duela hiru urte izan zen epaiketa eta ebazpena atzo iritsi zen: Muskilda herriarena da. 

Otsagiarrena da Muskilda. Hala ebatzi du baita epaileak ere. Duela hiru urte izan zen epaiketa Pello Montano eta Roldan Jimenok lan periziala egin ostean. Dokumentazioa bildu eta garai bateko informazioa erabili zuten justifikatzeko Muskilda ermita eta ingurukoa herriarena zela eta ez Eliz Barrutiarena. Eta arrazoi eman die epaileak. 

Espainiak Elizari ematen dio ondareen jabetza inork kontrakoa justifikatzen ez badu. Otsagabiakoaren kasuan hala gertatu da. Herritarrek lortu dute erakustea Muskilda herriarena dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!