Nagore Laffage gogan izanen dute uztailaren 3an bereziki. Ekitaldia antolatu dute Lunes Lilas eta Andrea taldeek. Kondestablearen Jauregian izanen da: monologoa, kontzertua eta haurnarketarako tartea izanen da. "Mina ez dute golpeek bakarrik egiten", gai hori izanen du hizpide Pamela Palencianok eta musika Julia Muñoz, Lorena Hernandez, pedro Plantillo, Kay Etxaniz, El Drogas eta Hibakhusak jarriko dute. Ekitaldia Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuak babestua dago 'Festak Berdintasunean' kanpainaren barruan.
Ekainaren 29an kamisetak margotzeko tailerra antolatu dute. Eraso matxistaren aurkako mezuak idatziko dituzte kamisetetan. Hitzordua, arratsaldeko 18:00etan da Gazteluko Plazan.