"Lau egun erakargarri osatzen saiatu gara, Euskal Herriak inoiz ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatu asmoz. 2017 urtea da eta bada garaia Euskal Herriak bizi izan duen gatazka armatuaren ondorioak gainditzeko. Gatazkari konponbidea aurkituko bazaio errepresaliatu guztiak etxean, bizirik eta aske behar ditugu. Mendeku kilometroekin amaitu beharra dago. Eta jada ezin dugu amorrua aldarrikapenera mugatu. Hau konpondu beharra daukagu, ehunka, milaka pertsonaren sufrimenduarekin amaitu beharra daukagu. Horregatik hartu zuen Hatortxu Rockek 20. edizio hau antolatzeko konpromisoa. Eta horretan gabiltza aspalditik hona, konpromiso horri ilusioa gehituz", esan dute antolatzaileek.