Euskal gatazkaren inguruko "adiskidetze soziala" behar dela aldarrikatu du Foro Sozialak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 27a, 13:43

Argazkia: Bake prozesua indartzeko Foro Sozialeko kideek egindako agerraldian. Erdian, Expe Iriarte eta Fernando Armendariz.

ETAren armagabetzeak "oztopo guztiak gaindi daitezkeela" adierazi du Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak. Elkarbizitza "behetik gora eraikitzeko" konferentzia eginen du Nafarroako udal ordezkariekin, urriaren 28an. 

Urtebeteko ibilbidearen balorazioa egin du Bake Prozesua indartzeko Foro Sozialak, eta aurrera begira jarri da: Euskal gatazkaren inguruko "adiskidetze soziala" behar dela aldarrikatu du, eta, horren bueltan, iragarri, elkarbizitza "behetik gora eraikitzeko" konferentzia eginen duela Nafarroako alkate eta udal ordezkariekin, urriaren 28an.

Hiru ondorio atera ditu urtebeteko lanaren ondorioz. Bat: "biktima guztientzako egia, justizia eta ordaina lortzea bizikidetza politika orok izan behar duen lanaren muina" dela eta iraganaren "azterketa kritikoa" egin behar dela, "ekidistantziarik eta anbiguotasunik gabe"; bi: ETAren armagabetzeak erakusten duela "oztopo guztiak gaindi daitezkeela"; eta, hiru: Nafarroan badirela "sektore batzuk tematuta daudenak ezer mugi ez dadin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!