Sexu erasoa egin diote emakume bati Noainen

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 26a, 08:45

>26 urteko gizona atxilotu dute sexu erasoarekin zerikusia duelakoan. 
>Indarkeria matxista hori Noainen izan zen larunbat goizaldean.  

Sexu erasoa egin diote emakume bati Noainen. Kalean oihuka, urduri eta negarrez entzun zuten bizilagunek eta foruzainak deitu zituzten. Bertaratu zirenean neska erietxera eraman zuten eta gizonezkoa atxilotzera abiatu ziren 26 urteko gizona atxilotu zuten Orkoienen sexu erasoaren egile gisa. Emakumeak salaketa jarri eta urruntze agindua eskatu zuen. Hala, 200 metrora ezin izanen da hurbildu gizona. Dena dela, gizona aske utzi dute galdeketa egin ostean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!