Oso pozik azaldu dira DYAko kideak, txupinazoa botatzeko aukera lortuta, eta azpimarratu dute beste hautagaietako edozeinek ere mereziko lukeela suziria pizteko ohorea. Herritarrek haien alde egin dute, 9.053 boto izan dira eta DYAren alde izan dira 6.721, hau da, %74,2a. Bigarren postuan geratu da Lunes Lilas, hirugarrenan EUskal Herriko Bilgune Feminista eta laugarrenean Iruñea Harrea hiria.
40 urte beteko ditu DYAk, hain justu, eta ibilbide bat omendu nahi dutela adierazi du, halaber, Joseba Asiron Iruñeko alkateak. 700 boluntario ibiltzen dira DYAren bueltan, eta urteak daramatzate lanean.
Hautatu dituzte ere balkoira igoko diren horiek: Paula Remirez eta Maria Calado, DYAn egindako lanengatik.