Iruñeak LGTBIQ+ banderaren koloreekin margotuko du zebrabide bat

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 22a, 08:38

Ekainaren 28aren borrokarekin bat egin du udalak, deklarazio baten bidez: bandera leku ikusgarri batean ipiniko du eta Nafarroako Gobernua premiatu du, LGTBI+ legea garatzeko baliabideak eman ditzan.

LGTBIQ+ komunitatearen nazioarteko egunarekin bat egin du Iruñeko Udalak, eta "sexu orientazio zein genero identitatea dela-eta eskubide berdintasunaren eta diskriminazio ezaren instituzio eredugarria" izateko konpromisoa adierazi du, eta "horretarako, diskriminazio egoerei aurre egiteko beharrezko ekintzak garatuko ditu". Horietako bat: zebrabide bat ortzadarraren kolorez margotzea, LGTBIQ+ komunitatearen banderaren koloreekin, alegia. Horrez gainera, leku ikusgarri batean jarriko du bandera, ekainaren 28an.

Era berean, erasoren bat jasan duten pertsona guztiekin "elkartasuna" adierazi du eta "benetako berdintasun erreal eta eraginkorraren aurka doazen ekintza sozial eta politiko guztiak" gaitzetsi.

Nafarroako Gobernuari ere erreferentzia egin dio udalak, LGTBI+ legea garatzeko baliabideak eman ditzan exijitu du, deklarazio instituzionalaren azken puntuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!