'Lapurtutako haurrek' babes juridikoa izanen dute Gobernuarengandik

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 22a, 08:17

Lapurtutako haurren familiei babes juridikoa emanen die Gobernuak. Arg: eitb.eus

Nafarroako Parlamentuak Legean aldaketa txertatzeko eskaera onartu zuen atzo: frankismoaren biktimekin eskaintzen duen babesa eta aitortza 'lapurtutako haurren' familiei ere eskainiko die. 

1936ko kolpe militarraren ondorioz biktima izan zirenei erreparazio morala eta aitortzaeskaintzen duen Foru Legea moldatzeko eskaera aztertu dute batzordean. Memoria Historikoa betetze aldera zenbait hutsune daudela antzeman dute zenbaitetan. Oraingoan, lapurtutako haurrekin sumatu dute,.

Haur horien familiak bilatzen ari diren elkarteei aitortza eta babesa ematea da xedea. Nafarroan ere izan ziren lapurtutako zenbait haur, berrehun bat bai gutxienez.

Familia horiei Gobernuak babesa emanen diela eta behar duten arreta eskainiko diela jaso dute bederatzigarren artikuluan. Horrez gain, esan bezala, haur lapurtuen kasuak ikertzen ari diren taldeak babestu eta aitortu egin ditu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!