UAGN sindikatuaren "dokumentazio faltsua" ikertzen zuen auzia artxibatzearen aurkako helegitea jarri du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 21a, 14:26
UAGN sindikatuaren egoitza. Arg: eitb.eus

Guardia Zibilak 26 espediente zabaldu zituen "datu faltsuak eta irregulartasunak" zeudelakoan baina bederatzi baino ez ditu ikertu. Kasua iraungita dagoelako erabaki du epaileak artxibatzea eta Gobernuak errekurtsoa jarri du horren aurka. 

Nafarroako Gobernuak errekurtsoa jarri du epaitegietan UAGN sindikatuak datuak faltsutzeagatik eta modu horretan diru-laguntzak jasotzeagatik zeuden susmoengatik behar beste ikertu ez dela uste du Gobernuak.

Izan ere, Guardia Zibilak afera horretan 26 espediente zabaldu zituen faltsukeria eta irregulartasunak egon zitezkeelakoan. 26 espediente horietatik 9 baino ez ditu ikertu, eta horien artean datu faltsuak badaudela eta diru-laguntza publikoak jaso zirela horren ondorioz jasotzen dela nabarmendu dute, baina, iraungita daudela. Gobernuak hori ikusita, kasua artxibatzearen aurkako errekurtsoa jarri du. 

Barne Kontseilariak gaineratu du, epailearen autoan nabarmentzen dela badirela dokumentuak faltsutu izanaren zantzuak, delitu eta iruzurra egon daitezkeela iradokitzen du. Iraungita egonagatik ere uste du Gobernuak beharrezkoa dela dena ikertzea. Auto berean, epaileak berak jaso du 2,8 milioi euroko diru-laguntzak jaso zituela UAGN sindikatuak eta parte handi batean dokumentazio faltsua aurkeztu ahal izan zuela.

Horregatik, Gobernuak uste du diru hori, publikoa izanagatik batez ere berreskuratzeko aukera egon daitekeela eta horregatik jarri duela errekurtsoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!