Indarkeria matxistagatik jartzen diren salaketak hazi egin dira Nafarroan. Urtarriletik martxora 450 salaketa jarri zituzten beste hainbeste emakumek epaitegietan, 2016ko epe horretan 364 izan ziren salaketak. 2017ko lehen hiru hilekoan %23 egin dute gora.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Behatokiak zabaldu ditu datuak. Hilabetetik hilabetera hazi egiten da salaketa jartzen duten emakumeen kopurua.
Hala, konparazioa egiteko. Aurten, 1.000 emakumeen artetik 14k jasan dute eraso sexistaren bat; iaz datua izan zen 1.000 emakumeen artetik 11k jasan zutela erasoren bat eta 2015ean berriz 1.000 emakumetik 8k.
Aurtengo lehen hiru hilekoan 100 emakumek eskatu dute babesa, eta 74ri jarri zaie, iaz 82k eskatu zuten. 67 gizonek izan zuten epaiketa indarkeria matxistarengatik eta 52k izan zuten zigorra eta 15 absolbitu egin zituzten.