Aniztasuna artatzeko, giza baliabide gehiago

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 21a, 08:19

"Ikasleria guztiari kalitatezko hezkuntza-erantzuna ematea" da Nafarroako Gobernuko Aniztasuna Artatzeko Plan Estrategikoaren funtsa, "hezkuntza beharrak" identifikatuz eta "aniztasun guztiari erantzuna" emanez

Atzo aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak Aniztasuna Artatzeko Plan Estrategikoaren zirriborroa. Lehenik eta behin, diagnostikoa gauzatu zuten; orain, hezkuntza arloko agenteen ekarpenekin osatuko dute plana eta, gero, fase publikoa zabalduko dute, zirriborroa gardentasun atarian jarri eta herritarrek beren iritzia eman dezaten. 

Planari esker, zaintzaileen ordutegiak eta soldatak hobetu; kultura bultzatzaileen eta gizarteratze teknikoen plazetara deitu; eta haur eskolen prezioak murriztuko dituzte.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, 2017 2018 ikasturtean ipiniko dute martxan plana, alegia, heldu den ikasturtean, eta bost lan ildo izanen ditu: berdintasuna eta batasun soziala sustatzea, metodologia eta antolakuntza hobetzea eta Nafarroako Baliabide Berezien Zentroa eta araudiaren adaptazioa egitea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!